Maiatzaren 22an, Ermura ailegatu zen Udabarria Bertsotan. Txoko desberdinetako bertsolariak aritu ziren Lobianon, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako plaza lortzeko lehian: Ana Picallo Perez bilbotarra, Garikoitz Sarriugarte Onaindia zaldibartarra, Iker Uriarte Urrutia bermeotarra, Izaro Bilbao Arostegi mungiarra, Jon Martinez Beaskoetxea zallarra eta Peio Molinuevo Martin arrigorriagarra. Gai-jartzaile lanak Leire Garatxena Larrabek egin zituen.
Epaimahaia Ander Txakartegik, Mirari Azulak eta Miriam Juaristik osatu zuten, eta Izaro Bilbaok bildu zituen puntu gehien —183—, Ermuko saioko irabazle bihurtuz. Honela geratu zen sailkapena:
Izaro Bilbao Arostegi
183 puntu
Iker Uriarte Urrutia
166,5 puntu
Garikoitz Sarriugarte Onaindia
165,5 puntu
Peio Molinuevo Martin
165 puntu
Jon Martinez Beaskoetxea
147 puntu
Ana Picallo Perez
131,5 puntu