Maiatzean jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketan sartzeko Udabarria Bertsotan sailkapen-fasea eta 48 bertsolarik hartu dute parte. Saio bikoitzak egin dituzte astero, egun eta ordu berean, baina herri desberdinetan —Ermuko saioaren albistea hemen—. Bigarren astean, Araitz Katarain Mugarza (Mallabia, 2004) eta Irune Basagoiti Agirre (Ermua, 2002) lehiatu ziren, Balmasedan eta Orozkon, hurrenez hurren.
Balmasedan, mallabitarra garaile
Maiatzaren 15ean, Balmasedako Kultur Etxean kantatu zuten sailkapen-faseko A multzoko sei bertsolarik. Haien artean zegoen Araitz Katarain eta 169,5 punturekin gailendu zen.
- Araitz Katarain Mugarza --------------- 169,5
- Janire Arrizabalaga Munduate ------ 159
- Aitor Arrutia Azkueta --------------------- 150,5
- Ixone Asategi Narbaiza ------------------ 145,5
- Maider Altuna Urbina --------------------- 141
- Enara Gallastegi Barrenetxea ----------139
Orozkon, ermuarra nagusi
Egun berean, B multzoko beste hainbeste bertsolari lehiatu ziren Orozkoko Donibane Aretoan. Irune Basagoitik irabazi zuen honakoa, 185 punturekin.
- Irune Basagoiti Agirre --------------------- 185
- Ander Ucelay Aristi ------------------------- 180,5
- Inazio Vidal Gurrutxaga ------------------ 176,5
- Arkaitz Zipitria Mendizabal ------------- 173,5
- Ander Sarriugarte Garcia ---------------- 170
- Ander Aldazabal Olabarri ---------------- 164,5
Garaipen horiekin pasea ia ziurtatuta bazuten ere, atzo Arteagan eta Plentzian jokatutako azken saioen ostean Bertsozale Elkarteak baieztatu zuen ofizialki Araitz Katarain eta Irune Basagoiti Bizkaiko Bertsolari Txapelketan izango direla.