Ganadurik gabeko San Martin azoka

Drogetenitturri 2025ko urr. 25a, 07:00

Aurtengoa, ganadurik gabeko San Martin azoka izango da. Eusko Jaurlaritzak ganadu azokak egitea debekatu du erkidego osoan, eta, oraingoz, azaroaren 30era arte izango da indarrean. Behien artean epidemia bihurtu den Dermatosi Nodular Kutsakor gaitza zabal ez dadin hartu dute erabakia. Debekuaren baitan sartuta daude behiak ez diren bestelako animaliak ere, salbuespenak salbuespen.

Eusko Jaurlaritzak ganadu feriak debekatzeko erabakia hartu zuen ostegun iluntzean, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Diputazioetako ordezkariekin batzarra egin ondoren. Nafarroako gobernuak ere gauza bera erabaki du eta Ipar Euskal Herrian ere egoera berean daude. Hori horrela, Euskal Herri osoan egongo dira debekatuta ganadu feriak.

Debekua atzo sartu zen indarrean, eta zuzenean eragingo du azaroaren 8an egingo den San Martin azokan. Gainera, behiei ez ezik, katuak eta txakurrak ez diren gainerako animaliei ere eragingo die debekuak. Hori dela eta, animalien gunea izan ohi den Martxoaren 8a plaza herri kirolen txoko bihurtuko dutela jakinarazi dute Euskal Birusa Elkartetik. 


https://barrena.tokimedia.eus/public/imagecache/original/2024_46/9707/argazki/64701_1731279888.JPG

Dermatosi Nodular Kutsakorrak ez ditu gizakiak kutsatzen, ez animaliekin kontaktuan egoteagatik, ezta animalietatik eratorritako produktuak kontsumitzeagatik ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.