Ohiko disko-festak irekiko du gaurko egitaraua. Plazan izango da, 17:30etik aurrera, eta ume eta gaztetxoek, etxean duten mozorro beldurgarriena jantzita, beldurrik gabe kantatzeko eta dantzatzeko aukera izango dute.
20:30ean, aurten Gau Beltzarekin bat egingo duen San Martin Kulturalaren Bertso Jaialdia hasiko da. Andoni Egaña, Alaia Martin, Aitor Bizkarra, Maialen Lujanbio eta Ermua ordezkatuko duen Irune Basagoiti igoko dira taula gainera, eta ziur arimen gauaren inguruko bertso bat edo beste entzungo dela Antzokian. Sarrerak erosteko egin klik hemen.
Urtero bezala, Antxintxiketan Aisialdi Taldeak antolatuko du gaueko ekintzarik beldurgarriena: Kluedoa. Merkatu plazan egingo dute, 21:30ean hasita, eta asteazkenean izena eman zuten LH5etik DBH3ra bitarteko gazteek hartuko dute parte.

Bukatzeko, Ermuko Txosnaguneko kideek ez dute barikuTXO-rik antolatu oporraldien aurretik, eta gaurko ostiral berezi hau aukeratu dute Gau Betza behar bezala ospatzeko. Eskilarapeko Ateneoan elkartuko dira, 23:00etatik aurrera, eta DJ Fogones eta Eneko&Andoni-ren DJ saioek girotuko dute gaua.