1971

Emakume futbolariak

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak 2024ko mar. 3a, 08:05

Ermua, 1971.

Ermuarrez eta mallabitarrez osatuta, emakume futbolari talde aitzindaria izan zen eta argazkia debut egunean atera zien Blanco argazkilariak, maiatzaren 23an.

Ikusmira itzela sortu zuen Ermua-Amorebieta taldeen arteko hark, San Pelaioko zelaian inoiz baino ikusle gehiago batuz, jakinda egun hartako sarrera Scout talderako bideratuko zela:  jasotako diruari esker erosi ziren aisialdi taldeak behar zituen kanpin-denda, lo-zaku, kanpin-gas eta akanpatzeko bestelako materialak. Arrakasta ikusita partida gehiago jokatu zituzten han-hemenka, praka motzetan eta baloiaren atzetik korrika ikustean batzuetan ikuslegoaren artean sortzen zuen iseka egiteko gogoari aurre eginez.

Ezkerretik eskumara daude, tente Manolo Alvarez entrenatzailea, Ana Delgado atezaina, Pili Zendoia, Isabel Hurtado, Charo de Cruz kapitaina, Mari Carmen Solozabal, Juani Pérez, Eva García eta Miren Edurne Elejondo. Makurtuta daude Marga Escudero, Mari Nieves Gastón, Blanki Iturriagagoitia, Amaia Ardanza, Milagros Mugarza eta Chelo Quintana.

Taldearen gaineko gehiago batuta daude Drogetenitturri aldizkariaren 287. aleko erreportajean.

Jokalarien sinadurak argazki atzealdean.