1962

Emilio Pradera txistura

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak

Mallebarrengon jaioa, Emilio Pradera Arregui herriko txistularia izateaz gain, Andramari parrokiako organo-jolea, emakumeen abesbatzako zuzendaria eta musika konposatzailea ere izan zen. 

Txistuan gehienetan atabalarekin lagun izaten zuen osaba Felix, Mallabia I., esku modalitateko pilotari entzutetsua. Erromeriaz erromeria ibiltzen ziren, jaiak girotzea helburu. Organoan aita Jose Mari eta Santiago Ormaetxea, Ermuko organista izan zituen irakasle eta herri bietako organoak jotzen ikasiko zuen. 

Musika ere sortutakoa da eta hainbat lan konposatu zituen, euretatik haren baten ezagunena Mallabiko Amari, jaioterriko Ama Birjinari eskainitako ereserkia izango da, 1962an lehen aldiz kantatu zena eta berak zuzentzen zuen andrazkoen koruko abeslariek mantentzen jakin dutena.

Ermura ezkonduta, bertan zendu zen 2019an, 92 urte zituela.

https://drogetenitturri.eus/mallabia/1711838531219-emilio-praderak-sortutako-ereserkia-elizkizun-guztietan-abesten-da

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.