XIII. MALLABITARROK EGINA

Mallabiko beste altxor bat ezagutzeko irteera zapatu honetan: auzo-eskolak

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun 2025ko ira. 30a, 12:31

Geriko, Artixeko eta Zengoitteko auzo-eskolak.

Mallabitarrei eta ingurukoei herriak dituen altxorrak erakusteko eta irakasteko helburu duen Mallabitarrok Egina jarduerak XIII. edizioa izango du larunbatean.

Herriko eskolaz gain, beste bost eskola ezagutu ditu Mallabiak. Benetan ondo ikasitako jendea mallabitarra.  Eskola horien guztien kontuak, pasadizoak eta abarrekoak zapatu honetan entzuteko aukera ezin hobea izango dugu. Ibilbide batek lagunduta egingo dugu hau guztia, oinez Artixetik (Berano auzoa) hasita:

  • 10:00etan kotxez Petriletik irtenda, Artixeraino (Beranoko eskola) joango gara.
  • 10:15ean Han, bertako kontu eta pasadizoen berri emango digute orduko ikasle izandako hainbat mallabitarrek. Kontu-kontari ibili ostean, Gerearantz abiatuko gara oinez.
  • 11:45ean Indarrak hartzeko hamaiketakoa Trabaku goikon antolatzaileen lepo.
  • 13:00ean Gerean hango eskolaren berri izango dugu beste ikasle batzuen eskutik. San Juanerako bideari ekin, ondoren.
  • 14:15ean San Juango eskolakoak entzun ostean, bazkaria izango da denontzat bertako elkartean.

Ekintzan parte hartzeko, doan izan arren,  izena ematea beharrezkoa da. Deitu edo idatzi watxapa 663 070 492 telefonora. Informazio gehigarria kartelean duzue (egin klik gainean):

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.