Ispasterreko lokatzetik, Mungiako errepideetara

Pasa den zapatuan, Ispasterreko zirkuituan lehiatu ziren Ermuko Txirrindulariko txikienak, Mini Green Series txapelketako bigarren lasterketan. Eguraldi ederra egin zuen, eta disfrutatzen, ikasten eta, nola ez, ekipoarekin oso ondo pasatuz eman zuten eguna. 

Bihar, domeka UdaberriKOPAren txanda izango da. Lehenengo hitzordua Ermuan izan zen eta, bigarren hau, Mungian jokatuko da. Aupa Ermuko T.E.!