7 Pago lasterketarako boluntario bila

Ander Gomez 2024ko api. 11a, 10:32

7 Pago mendi lasterketako antolakuntzatik boluntarioak eskatzeko deialdia zabaldu dute: Askotariko ardurak daude aukeragarri eta, datari dagokionez, maiatzaren 17an edota 18an (lasterketa egunean bertan) lagundu daiteke. Hasierako faserako, WhatsApp bidez bideratuko da boluntarioen antolakuntza.

Maiatzaren 18an jokatuko da 7 Pago mendi lasterketa Mallabian, eta probarako zein aurreko eguneko prestaketa lanetarako lagun bila dabiltza.

Boluntarioek izango dituzten arduren artean daude, besteak beste: Anoa puntuen muntaia, hornidura eta arreta; aparkalekuetan eta kontsignetan antolakuntza eta zaintza lanak egitea; eta bide gurutzeen zein ibilbide orokorraren seinaleztatzeaz arduratzea.

WhatsApp bidez

Interesa dutenentzat WhatsApp talde bat sortu dute eta batzea besterik ez dute eskatzen: 7 Pago WhatsApp taldea. Bertan jaso ahalko da informazio guztia eta bertatik koordinatuko dituzte boluntario lanak, orduak, datak eta bestelako zalantzak.


Lasterketan parte-hartzaile bezala inskribatzeko, sartu kronoak.com webgunean eta bilatu "Zazpi Pago Mendi Laskerketa" maiatzeko hitzorduetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.