Bihar burutuko da 7 Pago mendi lasterketa, egun osorako egitarauarekin

Ander Gomez 2024ko mai. 17a, 12:07

Bihar, zapatua, Mallabia inguruko paisaia ederrak disfrutatzeko aukera izango dute 7 Pago lasterketara apuntatutako mendizaleek. Horrez gain, puzgarriak, elektrotxaranga, jan-edanen dastaketak... denetarik prestatu dute 7 Pago Kultur Elkarteko kideek hitzordua borobiltzeko.

Barruan, dortsalen eta anoa-puntuen informazioa, ibilbideen mapa interaktiboak eta egitarau osoa ikusgai.

Maiatzaren 18an (zapatua) egingo da 7 Pago mendi lasterketaren lehen edizioa, elkarte homonimoak antolatuta.

Dortsalak eta opari poltsak

Izen-emateak itxita daude dagoeneko eta dortsalak Kontzejuzarrean jaso ahalko dira: gaur (ostirala) 18:00etatik 20:00etara bitartean edo bihar (zapatua) lasterketa hasi aurretik, 8:00etatik 9:30era.

Dortsalarekin batera, Mallabiko produktuez osatutako opari poltsa jasoko dute partaideek.

Ibilbideak eta puntu estrategikoak

Ibilbide luzea (25km) 9:30ean hasiko da; ordu erdi beranduago laburra (16km), 10:00etan. Jarraian ibilbide bien mapa interaktiboak:

Laburreko partaideek 3 anoa-puntu izango dituzte: Zengotita (4.5km), Zengotitagaine (6.2km) eta Zengotita berriz ere (9.8km). Ibilbide luzekoek, aldiz, 5 anoa-puntu: Zengotita (4.5km), Zengotitagaine (6.2km), Zazpi Pago (10.2km), Oiz (13.3km) eta Zengotita (18.8km). Horrez gain, sorospen-puntua egongo da Oizen.

Lasterketaz aparteko ekitaldiak

7 Pago Kultur Elkarteko kideak ez dira trail-aren antolaketara mugatu. Horren bueltan, egun osorako ekitaldi sorta prestatu dute; partaide edo ez partaide; haur, gazte zein nagusientzat:

09:30

Lasterketa luzea.

Plazatik.

10:00

Lasterketa laburra.

Plazatik.

10:30

13:30

Haurrentzako puzgarriak.

Parkean.

13:30

Sari banaketa + zozketak.

Plazan.

14:00

16:00

ZUTIK elektrotxaranga.

Herrigunean.

18:00

Gazta eta garagardo dastaketa.

Frontoian.

Horrez gain, Mañeko talo eta gozo postuak egongo dira, plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.