Binakako harri-jasotze txapelketan, Goizeder Abendibarrek eta Ainitze Zumeta zarauztarrak osatutako bikotea lehiatu zen beste bi zarauztarren aurka: Lierni Osa eta Maddi Gesalaga. Azken hauek 101 jasoaldi eta 6.603 kilo egin zituzten, alde eskasagatik garaipena lortuz: Abendibar-Zumeta bikoteak 98 jasoaldi eta 6.438 kilo lortu zituen.
Goizeder Abendibar harriarekin. Argazkia: Ibon Errazu.
Aizkolaritzari dagokionez, Karmele Gisasola Zelai III.ak eta Uxue Ansorregi mendaroarrak osatutako bikoteak abendu hasieran lortu zuen finalerako txartela, Mallabian bertan. Osteko adierazpenetan kontatutakoaren arabera, finaleko txapela urrun ikusten zuten orduan: "Lan pixka bat egin beharko da, baina badaukagu denbora pixka bat ere, beraz, saiatuko gara ahal dena egiten", zioten.