Falta zela konturatu ziren bertako bizilagunak aurreko asteko ostegunean, hura egondako lekuan hutsunea zegoela erreparatuta. Lapurrak edo lapurrek teilatura igotzeko eskailera bat erabili behar izan zuten nonbait, eta teilak zapaldu eta apurtu zituzten. Behin askatuta lotuta zegoen hagatik, lurrera bota zuten, porlanean egindako zuloak erakusten duen modura. Pisutsua behar zuen izan, ze lurretik tatarrez hamar bat metrotan eraman zuten, euren auto edo furgonetaraino.
Auzokideen ustetan gauez egin zituzten egin beharrekoak, orduan egunean egondako behe-lainoa lagun. Ez da lehen aldia lapurretak jasaten dituela San Juanek, ez denbora asko atea apurtu eta sartu zirelako bertan.