Urriaren 24a, 25a eta 26a festarako egunak izango dira Mallabian, baina baita aldarrikapenerako ere. Aurreko astean, Palestinaren aldeko bi mural margotu zituen Gazte Asanbladak, eta asteburuan zehar bietako bat erasotu zuten "FUCK PALESTINA" idatziz banderaren irudiaren gainetik. Asanbladatik garbi utzi dute Palestinaren kontrako jarrera oro salatuko dutela, eta, horregatik, manifestazioa egingo dute zapatu honetan, 21:00etan. Parketik hasiko dira, eta herritarrak zein jaietara etorriko diren kanpoko lagun guztiak gonbidatu dituzte zapia jantzi eta manifestaziora batzera.
Palestinari elkartasuna adierazteko zapiak Herriko tabernan eskuratu daitezke, 5 euroan. Argazkia: Josu Txabarri.