Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epaia (testuingurua hemen) euskararen etorkizunerako eta hizkuntza eskubideetarako oso larritzat jo du UEMAk, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. Hori dela eta, udalei, euskalgintzako eragileei eta herritarrei dei egin diete, epai hau salatzera eta euskaldunon eskubideen alde egitera kalera atera daitezen. 118 udal biltzen ditu UEMAK, tartean Mallabiko Udala, eta gaur egingo da elkarretaratzea, 12:00etan, udaletxearen aurrean.