Atzo arratsaldean, elkarrateratzea egin zuten mallabitarrek pilotalekuko aldapan, "Gazako setioa hautsi, Israel desegin!" lemapean. Bezperan Israelgo armadak Global Sumud flotillako hainbat ontzi abordatu eta kideak atxilotu izana salatu zuten. Elkarretaratze jendetsua izan zen, 60 lagunetik gora bilduz.
Jaietarako zapiak salgai
Gernika-Palestina ekimenak zapi bereziak sortu ditu, jaietan elkartasun-keinu bezala erabiltzeko. Mallabian ere jarriko dira salgai, Urriko Jaietan erabili nahi dituzten herritarrentzat. Herriko tabernan egongo dira eta 696 058 967 watxapera idatzita eskura daitezke, 5 euroan.
Argazkia: Josu Txabarri.