Atzoko albistea irakurri zutenen artean, askok segituan atzeman zioten inozentada kutsua:
- Jajajja iñuzente iñuzente
- Abenduak 28!!!!!!
- ππ iñusentada politte
- Me meo!! Os onaaaππΏππΏππΏ
- Inuxente palaxente txakurran buztana tente!!
- Bihar esan...Gaur ez dut ezer sinistenπ
Baina badira ia-ia sinistu zutenak...
- Hasieran , pentsaut dot egixa zala, baiña gero ikusi dut ezetz ππππ
- Hau inozentada bat izango da, ez?
- Aix enee gaur 28 daaπππππ
- Joe instant batean sinistu dut!!!
- Ja,ja,ja j eta nik sinistu
...eta bete-betean jausitakoak ere:
- Ai dios da ni jausi
- Alaaaπ±π±
- Nik sinistu
- Eta nik!!!π€£π€£π€£π€£π€£
- Guk inuzente-inuzente sinistu gainera π€£π€£π€£
- Ai, ama! Sinistuta ni…
- Gogoratu be enaz ein iñuzente egune danik π
Badira gipuzkoar izateko prest zeudenak...
- Ordue izen da!
- Gu beti-beti sentidu ga kiputx π€ͺ
- Aiba,Gipuzkoa izango gara!! Aupa erreala!πππ
- Laster Zak eta TZak ahoskatzen ikasiko dogu ......ui.....dEgu π
...eta txantxetarako ere ez ez zeudenak:
- Zer diñozu? Ni bizkaitarra non!!!
- Zer ezango ote dau nire amak??
- Ez dago arazorik, baña errealekoa egin beharra ez dot ondo eroatenπ
- "De la Real?? Para nada, eh! Esto va a traer unos conflictos a la gente...".
- "Ez, ez, ez... Saltzen dogu etxia eta bagoiaz Bizkairutz! Berrizera-edo...".
Mezuen artean, adimen artifizialarekin sortutako irudirik ere ailegatu zaigu:
- Inaugurazio ofiziala
Drogetenitturriko erredakzioan barre ederrak egin ditugu albisteak ekarritako guztiekin eta, antza denez, berdin hartu dute irakurleek. Hori da inportanteena. Orain, garbi utzi nahi dugu aurrez argitaratutako albiste guztiak egiazkoak direla (bai, tamalez bidesarien garestitzearena barne) eta baita datozen berriak ere. Beraz, lasai egon zaitezkete, 365 egunez behintzat...
Albiste guztiak momentuan jasotzeko Drogetenitturriren WhatsApp kanalera batu eta aktibatu kanpaitxoa π→ π