Antzokiko 2024ko programazioa, Oscar Blancoren objektibotik

Ander Gomez 2025ko ots. 6a, 13:22

Ermua Antzokian antolatu diren iazko ikusizun nagusi denetan egon da Oscar Blanco Gutiérrez argazkilari ermuarra. Guztira, 25 kontzertu, antzezlan eta jaialdi izan dira eta, Drogetenitturri aldizkariko 327. zenbakiko elkarrizketa nagusian kontatu bezala (albiste bukaeran lotura), bakar batean 2.000 argazki atera ditzake. Orain, ikuskizun bakoitzetik argazki bana aukeratzeko lana hartu du eta Lobianon jarri ditu ikusgai.

Oscar Blancoren argazki-erakusketa estreinatu zen atzo, Lobiano Kulturgunean, eta bi astez egongo da ikusgai bertan. Urtero bezala, Kultur Sailari esker Ermua Antzokiko programaziorako sarrera ziurtatuta dauka eta, trukean, argazkitan jasotzen ditu ikuskizunak, gero Udalak partekatu ditzan. 2024an, 25 emanaldi nagusi egon ziren, jarraian zerrenda:

Ikuskizun guzti hauetan ateratako argazki "onenak" edo kuttunenak jaso ditu Oscar Blancok eta Lobianoko erakusketa gelako hormetan zintzilik egongo dira otsailaren 18ra arte. Herritarrek doan bisitatu dezakete erakusketa, astegunetan arratsaldez (18:00-20:00), asteburuan goizez (12:00-14:00).