Albisteak ikusteko, egin klik bakoitzaren izenburuan zein argazki gainean.
TOP 1
Mallabia eta Ermua Gipuzkoaren parte izatera pasako dira hiru urteko epean
2024ko abenduaren 28an.
Inuxenteen Egunerako sortutako umorezko artikulua.
TOP 2
Argazki ederrak utzi ditu 23. Korrikak
2024ko martxoaren 20an.
Martxoaren 20an batik bat Gipuzkoa aldean zeukan ibilbidea KORRIKAk, baina Bizkaiari kukutxoa egiteko tartea hartu zuen: Elgetatik Aixolako urtegira joz, bertatik Mallabira eta, Eibar aldera bueltatu aurretik, Ermua zeharkatuta.
TOP 3
Felipe Zelaieta eta Belen Urutxurturen buruhandiak Gasteizen
2024ko irailaren 18an.
Bikote bizkaitarra irudikatuz bi buruhandi ateratzen dituzte Gasteizen, herri mailan arlo desberdinetan duten konpromisoa eta egin duten lanaren errekonozimendu gisa.
TOP 4
Sevilla aldetik ailegatutako argazkiak
2024ko apirilaren 9an.
Apirilaren 6an, Kopako finala jokatu zen Sevillan eta Cartuja futbol zelaian zein Athletic Hirian egon ziren irakurleen argazkiak jaso genituten Drogetenitturri.eus-en.
TOP 5
Podiuma eta Top10 bat lortu dituzte Ehunmilen asteburuan
2024ko uztailaren 16an.
Artarrai Mendi Taldeko kideak Ehunmilak ultra-trailean, Goierriko 2 Haundiak trailean eta Marimurumendi maratoian izan ziren. Azken honetan, hirugarren postua lortu zuen Lorea Totorica Val mallabitarrak.
TOP 6
Euskadiko selekzioarekin debutatu du Manex Astarloak
2024ko irailaren 17an.
Donibane Lohizunen izan zen Manex Astarloa (Mallabia, 2009) Euskadi Rugbyren 16 urtez azpiko taldearekin jokatzen aurredenboraldiko lehen partidan.
TOP 7
Jasokunde parrokia, herriaren lekuko isila
2024ko martxoaren 29an.
Mallabiko eliza kanpotik, barrutik eta goiko aldetik ezagutzeko Drogetenitturrik eginiko bideoa.
TOP 8
Santa-eskean aritu ziren mallabitarrak auzorik auzo, kalerik kale ermuarrak
2024ko otsailaren 5ean.
Santa Ageda egunean, tradizioari eutsiz, martiriaren kantu eta koplak abestu zituzten, eta bildutako dirua dohaintzan eman zuten. Audioan mallabitarrek Trabaku Goikon kantatutakoaren lagin bat entzungai.
TOP 9
Gozatuz agur gozoa egin zioten Andra Mari jaiei
2024ko abuztuaren 17an.
Herrikoiena, jendetsuena eta gehienentzat jaietako egunik politena den San Rokerekin amaiera eman zioten 2024ko jaiei.
TOP 10
60 mallabitar eta beste 200 lagun batu ziren 7 Pago mendi lasterketan
2024ko maiatzaren 20an.
7 Pago mendi lasterketaren I. edizioko irudiak, parte-hartzaileen markak, podiumetako argazkiak eta sariak.